Info
Herri berezia da Larrabetzu. Tamainan txikia izan arren, haundia da bizilagunen indarra eta antolaketarako gaitasunari dagokionez. Herriaren atarian dagoen baserri zaharra gaztetxe bihurtuta, espazio ederra antolatu dute.

Hori Bai izeneko elkartean eratuta, era askotako ekitaldiak antolatzen dituzte urte osoan zehar. Horietako ezagunena, seguruenik, Gazte Eguna izenekoa da. Herriko hainbat gune desberdinetan musika kontzertu eta emanaldiak antolatuta milaka gazte gerturatzen dira herrira. Ia hamar urtetan zehar, Patxi Gaztelumendi saltseroak gonbidatuta, Hori Bai elkarteko ekitaldi desberdinetan parte hartu izan degu, baita Gazte Egunean ere (ia urtero :-)

Gaztetxean bilduta. (Arg: bizkaia.hitza.eus)
Espazio ederra da gaztetxea. Baserriko egur eta harrizko hezurdurak ukitu berezia ematen dio eta baserri barruan dagoen balkoi atari modukoak, disko jartzailearentzat kabina antzeko aproposa izan daiteke. Hori bai, altuera baxua duenez erdi makurtuta aritu behar zara (bizkarrak sufritzen duenarekin :-) eta jendea elkartzen den espazioaren gainean egonda, jendearekiko harreman zuzena galerazten du (batzuetan eskertzekoa da baina besteetan jendearekiko gertutasuna atsegina da).

Kabina moduko balkoitik ikusten zena

Daddy Jeffekin, adi sapaiarekin :-)
Horela aritzen ginen gehienetan. Bakarka batzuetan, beste disko jartzaileekin normalean, eta tarteka, Daddy Jeff-ekin mikrofonoan.

Horrela ikusten genuen Daddy Jeff jende artean gure balkoitik :-)

Daddy Jeff, bere magiarekin jendea erakartzen :-)

Urteren batean, sarrera frenteko eszenatoki modukoan ere aritu ginen (Mikel Barreiro lagun).
Esker bereziak eman nahi dizkiogu Hori Bai elkarteko jende atseginari ( Patxi Gaztelumendi eta koadrila, bereziki) eta zorionak eman, urteetan egin duten ibilbide eredugarriagatik.
Oharra: Gure argazkiak Juan Kaltta/Kosmik-ek eginak dira. Eskerrik asko Juan.

